Bidaiariak

Gure aireportuak, bidaiariaren zerbitzura.


Aena Aeropuertos-entzako funtsezko balioetako bat bere bezeroei eta, bereziki, bidaiariei, arreta eskaintzea da. Gure aireportuetatik ibiltzea ahalik eta esperientzia atseginena izatea nahi dugu eta hori lortzeko, lehendabizi, aire-konpainiekin lan egiten dugu zure hegaldiaren puntualtasuna elkarren artean hobetzeko.

Aireportuetan egiten dituzun kudeaketak ere arinak eta erosoak izatea nahi dugu, bai fakturazioan, bai polizia eta aduana kontroletan eta baita hegazkinera igotzeko eremuan ere. Horretarako prozeduren hobekuntza aztertzen ari gara etengabe aire-konpainiekin, handling enpresekin eta Estatuko Segurtasun eta Indar Kidegoekin.

Europako aireportu nagusien antzera, Aena Aeropuertos ahalegin handia egiten ari da Espainiako aireportuetan segurtasun kontrolak indartzeko. Zure bidaia ahalik eta seguruena izatea nahi dugu eta eragin hori minimizatzen saiatzen bagara ere, egoera horren ondorioz inoiz atzerapenik edo enbarazurik gertatzen bada, arren uler ezazu.

Era berean, aireportuko egonaldia atsegina, entretenigarria eta erabilgarria izatea nahi dugu, eta horretarako denda, banku, jatetxe, komunikazio eta halako zerbitzurik onenak eskaintzen dizkizugu.

Bidaiari gisa eskubideak dituzu aireportura sartzen zaren unetik helmugara iristen zaren arte. Zure eskubideak erabiltzen dituzunean, erreklamazio edo kexaren bat egiten duzunean, gurekin eta aire-garraioarekin lotutako enpresa guztiekin gure lana hobetzen laguntzen duzu; zure informazioa oso baliogarria da eta horri esker zerbitzu hobeak eskaini diezazkizukegu.

Zalantzarik edo komentariorik egin nahi baduzu, mesedez, kontsultatu gure informazio-langileekin edo, egokia iruditzen bazaizu, jar zaitez harremanetan amaieran azaltzen diren edozein helbide erabiliz.

Europako Batzordeak aplikazio bat sortu du smartphone-tarako, telefono horien erabiltzaile diren bidaiariek aireportuan gerta litekeen edozein arazoren aurrean euren eskubideak zeintzuk diren berehala egiaztatzeko. Aplikaziora esteka honen bidez sar zaitezke:

Leiho berria Administrazio elektronikoa

Ohiko galderak

Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.

Leiho berria 10.000 € edo gehiago gainean daramazula bidaiatzen al duzu?
Leiho berria Laguntza eskatu

Telefono bidezko arreta: 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00 Entzuteko desgaitasuna

Jarrai gaitzazu hemen:

  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube