Bidaiari bereziak

Gomendioak 

Bakarrik bidaiatzen duten haurrentzako, haurdun dauden emakumeentzako, gaixoentzako, etabarrentzako laguntza eta zerbitzuak.


Bidaiari bereziak:Gomendioak

Aire konpainiek tratu berezia ematen diete bidaiari batzuei: bakarrik bidaiatzen duten haurrei, haurdun dauden emakumeei, gaixoei, une jakin batzuetan mugikortasun arazoak izan ditzaketen pertsonei, etab.

Konpainiak laguntza egokiak eskaini ditzan, beharrezkoa da bidaiariaren baldintza bereziak erreserba egin eta txartela eskuratzean jakinaraztea.

Aireko bidaia eta osasuna

Gaur egungo propultsio eta erreakzio aireontziak 11.000 metrotara iristen diren altueretan bidaiatzen dute. Altuera horietan, kanpoko tenperatura zero azpitik hirurogei gradu zentigraduetara iristen da eta kanpoko atmosferako oxigeno edukia oso txikia da. Horregatik, aireontzien barruan baldintza artifizialak eratu behar dira: itsasoaren mailakoa baino presio barometriko baxuagoa, airearen hezetasun baxua eta airearen birzirkulazioa. Baldintza horiei bidaiariek hegaldiak irauten duen bitartean duten mugikortasun txikia gehitu behar zaie.

Bidaiari gehienek, osasuntsu daudenek eta gaixo daudenen portzentaje handi batek, ez dute zertan arazorik izan aipatutako baldintzak dituen hegaldi bat egiteko. Ez hori bakarrik, horrelako hegaldi batean, eguneroko bizitzan baino arrisku gutxiago izan dezakete. Hala ere, kasu batzuetan oso gomendagarria da bidaia egin aurretik familiako medikuari edo espezialistari kontsultatzea. Jarraian adierazten dira kasu horietako batzuk, ez oso modu zehatzean:

  • Duela gutxi ebakuntza kirurgikoa izan baduzu, eta bereziki, begikoa, sabelekoa edo biriketakoa izan bada.
  • Hankak igeltsatuta dituzula bidaiatu behar baduzu.
  • Bihotzekoa edo bularraldeko angina izan baduzu, edo zirkulazio arazoak badituzu.
  • Biriketako gaixotasunen bat edo arnas gutxiegitasuna baduzu.
  • Sinusitis kronikoa, erdiko belarriko infekzioa edo otitisa baduzu.
  • Infekzioetatik edo arnas alergietatik sortutako sudurreko kongestioa baduzu.

Gomedagarria da bidaiatu aurretik aurreko egoerak, besteak beste, medikuari kontsultatzea, hark hegaldira egokitzeari buruzko informazioa eta bidaia egiteko arretaz aztertu behar diren puntuak adieraz ditzan.

Hiru ordu baino gehiagoko bidaietan, aire konpainiek elikadurari eta edariei buruzko jarraibideak gomendatzen dituzte, eta baita hegaldian egiteko ariketa fisikoak ere, bidaiariaren ongizateari lagundu eta mugiezintasun luzearen eragozpenak gutxiagotzeko. Arreta handiz jarrai itzazu aire konpainien gomendioak.

Bidaiari gaixoak

Bidaiari gaixo batzuen kasuan, aire konpainiako zerbitzu medikoari dagokio bidaia dezaketen edo ez pentsatzea, eta zein baldintzatan bidaiatu behar duten.

Bidaiarien garraioa esku-ohean, edo besaulki bat edo gehiagotan kokatuta, egingo da. Aire konpainiarekin kontsultatu beharko dira kasu bakoitzean aplikagarriak diren baldintza eta tarifak. Garraioa esku-ohean egiten denean, bidaiariak gutxienez beste pertsona batek lagunduta joan beharko du nahitaez.

Haurdun dauden emakumeak

Aire konpainiek haurdunaldiko 36. astetik aurrera hegazkinez ez bidaiatzea gomendatzen dute. Edonola ere, bidaia antolatu aurretik, konpainiarekin kontsulta ezazu eta kontuan izan haurdun dagoen bidaiariak erantzukizun deskargu bat sinatu beharko duela, bere egoerarengatik edozer gertatuz gero, konpainiak erantzukizunik izan ez dezan.

Hamabi urte baino gutxiagoko haurrak

Orokorrean, adin nagusiko pertsona batekin bidaiatu beharko dute. Kontsulta iezaiozu konpainiari ea laguntzaile zerbitzua baduen (bere zerbitzuagatik aurrez konpainiari ordainduz gero, adin txikikoa zainduko duen kabinako tripulazioko kide bat).

Haurrak bost urte bete baditu, bakarrik bidaiatu ahal izango du, baldin eta bere arduradunak erantzukizun deskargu bat sinatu eta iritsiera aireportuan haurraz arduratuko den pertsona heldu bat, aldez aurretik identifikatuko dena, zain izango duela bermatzen badu.

Haur txikiekin bidaiatzen baduzu, konpainia gehienek arreta zerbitzu bereziak dituzte (jolasak, liburuak, etab.) eta, aurrez eskatuz gero, baita haurrentzako menuak ere.

Leiho berria Administrazio elektronikoa

Ohiko galderak

Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.

Leiho berria 10.000 € edo gehiago gainean daramazula bidaiatzen al duzu?
Leiho berria Laguntza eskatu

Telefono bidezko arreta: 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00 Entzuteko desgaitasuna

Jarrai gaitzazu hemen:

  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube