Maiz egiten diren galderak
Erreserbak eta tarifak
Bidaiariek aireportuan eta hegaldian zehar dituzten zalantza eta galderen erantzunak.
Jakin al ditzaket bidaia agentzia batean helmuga bakarrerako egon daitezkeen hegaldi eta prezio guztiak?
Bai. Bidaia agentziak bezeroari sistema informatikoak eskaintzen duen informazio guztira sarbidea eman behar dio, pantaila ikusten utziz edo edukia inprimatuz. Informazio horrekin batera eskalarik gabeko hegaldiak, hegaldiak eskalekin baina aireontziz aldatu gabe eta hegaldiak lotuneekin egiteko aukerak daude. Agentziak airelinea desberdinetan dauden tarifa guztien berri eman behar du.
Txartela erreserbatzen baduzu, agentziak zerbitzua egingo duen aire-konpainia zein den jakinarazi beharko du –txartelean azaltzen dena beste bat bada, baita hegazkin aldaketak, eskalak eta bidaian zehar egongo diren aireportuen arteko transferentziak ere.
Lehorrean gera al naiteke nahiz eta erreserba egina izan eta txartela ordainduta eduki?
Bai. Litezkeen ezeztapenak direla-eta eserlekuak libre gera ez daitezen aire-konpainiek hegazkinean sar daitezkeenak baino txartel gehiago saltzen dituzte. Prozedura horri overbooking edo gainerreserba esaten zaio. Beraz, gerta liteke hegaldi jakin batean dauden eserlekuak baino bidaiari gehiago aurkeztea eta bidaiari batzuk lehorrean gelditu behar izatea. Bidaiari batek hegazkinean tokia izango du txartela erakutsi ondoren fakturazioko salmahaian hegazkinera igotzeko txartela jasotzen duenean.
Kasu honetan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 261/2004 (EE) Erregelamenduaren arabera (2005ko otsailaren 17tik aurrera indarrean dagoena), konpainiak bidaiariari aukeratzeko eman behar dio txartelaren dirua itzultzea nahi duen, helmugarako bidaia ahalik eta azkarren egin nahi duen edo beste dataren batean bidaiatu nahi duen. Gainera, konpainiak berehala ordaindu beharko dio bidaiariari 250 euro eskudirutan edo bidaia-bonuetan hegaldia 1.500 km. artekoa bada, 400 euro eman beharko dizkio distantzia hori baino luzeagoko erkidego barruko eta 1.500 eta 3.500 km. arteko bestelako hegaldia bada, eta 600 euro beste edozein hegaldi bada. Konpentsazio horren kopurua erdia izango da konpainiak beste hegaldi bat eskaintzen badu, eta iritsiera ordua hasierakoari dagokionez 2 ordu baino beranduago ez bada lehen kasuan, 3 ordu baino beranduago ez bada bigarren kasuan eta 4 ordu baino beranduago ez bada hirugarren kasuan.
Konpainiak ere helmugara egindako bi telefono, fax edo telefax deiren edo posta elektronikoen gastua ordaindu beharko du eta hotelean igaro beharko dituen gauak, baita aireporturako eta hotelaren arteko garraioa ere.
Edonola ere helegitea jar dezakezu eskumena duten Justizia epaitegietan kalte-ordainak jaso ditzazun, konpentsazio horien osagarri.
261/2004 (EE) Erregelamendua erkidegoko aireportu batetik irteten diren hegaldi guztietan aplikatzen da; edo erkidegokoa ez den herrialde batean dagoen aireportu batetik - bertako arauen arabera konpentsaziorik eta laguntzarik ezarrita ez badute- eta erkidegoko herrialde batera badoaz eta hegaldia egin behar duen garraiolaria erkidegokoa bada. Eta bidaiariak baieztatutako erreserba baldin badu hegaldian, eskatutako baldintzetan aurkezten bada fakturatzera edo erreserba zuen hegalditik beste hegaldi batera aldatu badute.
Zer gertatzen da nire hegaldia atzeratu edo bertan behera uzten bada?Kalte-ordainak eskatzeko eskubiderik ba al dut?
Hegaldian atzerapenik bada edo bertan behera uzten bada, konpainia horren arrazoiak ematera behartuta dago.
Europar Legebiltzarreko eta Batzordeko 261/2004 (EE) Araudiaren arabera (2005aren otsailaren 17an indarrean jarritakoa), konpainia behartua dago bidaiariari ondorengoak eskaintzera berak aukera dezan: txartelaren prezioa itzultzea, bere helmugara joateko ahalik eta garraio azkarrena eskaintzea edota bidaia beste dataren batean egitea. Konpainiak ere helmugara egindako bi telefono, fax edo telefax deiren edo posta elektronikoen gastua ordaindu beharko du eta hotelean igaro beharko dituen gauak, baita aireporturako eta hotelaren arteko garraioa ere.
Gehiagarri gisa bestelako ordaina jaso dezake, ondorengo kasuetan izan ezik:
- Hegaldia bertan behera utzi denean ezinbestekoa delako edo arrazoi meteorologikoak direla medio.
- Aurreikusitako irteera ordua baino bi aste lehenago gutxienez bidaiariari hegaldiaren uztearen berri eman zaionean.
- Hegaldia uztearen berri 2 aste eta 7 egun arteko aurrerapenarekin eman zaionean eta aurreikusitako ordua baino bi ordu lehenago ateratzeko aukera ematen dio bestelako garraioa eskaintzen zaionean eta beren bukaerako helmugara aurreikusitakoa baino 4 ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin iristea eskaintzen zaionean.
- Hegaldia uztearen berri 7 eguneko aurrerapenarekin eman zaionean eta aurreikusitako ordua baino ordubete lehenago ateratzeko aukera ematen dio bestelako hegaldia eskaintzen zaionean eta beren bukaerako helmugara aurreikusitakoa baino 2 ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin iristea eskaintzen zaionean.
Konbinatutako hegaldiren bat bertan behera uzten bada eta arrazoia hegaldiaren uztea ez bada, araudi hori ez da aplikatu behar.
Hegaldia egiten duen aire-konpainia alda dezaket?Txartelaren prezioa aldatzen al da?
Bai. Hainbat arrazoi direla eta gerta daiteke, esaterako, hegazkin ontzidiak batera erabiltzeko konpainien artean merkataritza akordioak daudenean edo une zehatz batean ontzidia erabilgarri dagoenean. Aire-konpainiak edo bidaia agentziak hegaldiaren konpainiaren identitatearen berri eman behar du txartela erosten denean, eta jarduten duen konpainian aldaketarik balego, bidaiariari hegazkinera igo aurretik esan beharko zaio.
Kasu horietan ez da txartelaren prezioa aldatuko.
Merkeagoa al da Kanariar eta Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik bidaiatzea?
Hain zuzen ere, Kanariar edo Balear Uharteetan, Ceutan edo Melillan bizi diren espainiarrak baita Europar Batasuneko beste herrialdeetakoak ere (Islandia, Norvegia eta Suitza barne) aire-garraio nazionalerako aplikatutako salneurri publikotik legez ezarritako ehuneko baterako diru-laguntzarako eskubidea dute, bai beren bizilekuetatik eremu nazionalera edo alderantziz egindako hegaldi zuzenetan bidaiatzen dutenean.
Eremu horietan bizi direla behar bezala egiaztatu beharko dute txartela erosten dutenean eta konpainia baimenduta dago akreditazio hori egiaztatzera fakturazioan edo hegazkinera igotzean.
Era berean, aire-konpainia batzuk aplikatzen dituzte "jaulkipen zordunketak" horretarako diru-laguntza eskatzeko eskubidea dute txartela lehenengoz jaulkitzen dutenean.
Zenbateko aurrerapenarekin egon behar naiz aireportuan?Fakturazio-salmahaira joan behar al naiz ekipajerik ez izan arren?
Bidaiaria fakturazio-salmahaian aurkeztu beharko da aire-konpainiak, turismo operadoreak edo baimendutako bidaia agenteak idatziz (baita bide elektronikoetan ere) adierazitako aurrerapenarekin, eta inolako argibiderik ez balego, gutxienez hegaldiaren irteera baino 45 minutu lehenago. Zenbait aire-konpainiek bestelako mugak ezar ditzakete, beraz, garrantzitsua da aldez aurretik horren berri izatea.
Ordu hori ez gainditzeko, garrantzitsua da fakturazio denbora kontuan izatea, baita poliziaren tramiteak eta segurtasun-kontrolak ere. Horiek oporraldietan areagotzen dira, aireportuetako trafikoa handiagoa baita.
Ekipajerik eraman ez arren, aireportura iristerakoan fakturazio-salmahaira joan beharra dago txartela aurkezteko eta hegazkinera igotzeko txartela lortzeko. Soilik txartel horrekin jakingo da hegazkinaren bidaiaria zarela eta hegaldian lekua daukazula.
Ohiko galderak
Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.











