Eskubideak eta gomendioak

AttrValueList.value

Txartela 

Bidaiariari bere ekipajearekin batera garraiatua izateko eskubidea ematen dion titulua.


Eskubideak eta gomendioak: Txartela eta erreserba

Txartelaren bidez, bidaiariaren eta aire konpainiaren edo hark baimendutako agentearen arteko garraio kontratua formalizatzen da. Txartela titularrak soilik erabil dezakeen dokumentua da.

Garraio kontratuak bidaiariari bere ekipajearekin batera garraiatua izateko eskubidea ematen dio, aire konpainiaren garraio baldintza orokorren arabera. Baldintza horiek konpainiaren bulegoetan kontsulta daitezke eta Bidaiatzeko Txartela izeneko agirian daude laburtuta. Baldintza horiek txartel elektronikoari ere aplikatzen zaizkio.

Zure txartela jasotzen duzunean, azter ezazu arretaz eta bertako eduki osoa irakurri. Egiazta ezazu egin nahi duzun hegaldikoa dela. Akatsen bat ikusiz gero, saiatu berehala konpontzen eta ez itxaron aireportura iritsi arte. Data edo ordu akats sinple batengatik zure bidaia egin gabe gera zaitezke.

Txartel bat edo txartelaren kupoi bat galdu edo lapurtua izanez gero, jakinarazi iezaiozu konpainiari edo txartela saldu dizun bidaia agentziari. Konpainiak txartelaren edo egin gabeko bidaiaren zenbatekoa itzul diezazuke txartelaren baliozkotasuna amaitu ondoren, izapide gastu batzuk deskontatuta eta txartela erabili ez dela edo zenbatekoa ordaindu ez dela egiaztatu ondoren. Aurreikusitako hegaldian bidaiatzeko, aire konpainiak normalean txartel berri bat eskuratzeko eskatuko dizu.

Bestalde, erreserbak bidaiariak txartela, edo erreserba egin duela frogatzen duen beste zerbait, baduela eta aire konpainiak edo bidaia antolatzaileak erreserba onartu duela erakusten du.

Hegaldiko kupoia

  1. Bidaia hasierako aireportua.
  2. Helduera aireportua.
  3. Txartela izenduna eta besterenezina da.
  4. Txartelaren prezio osoa.
  5. Aldaketa debekuak eta endosuak tarifa batzuetan.
  6. Irteerako terminala-hegaldia fakturatzea.
  7. Aire konpainiaren kodea.
  8. Garraiolaria.
  9. Hegaldiaren kodea.
  10. Txartelaren zenbakia.
  11. Hegaldia zein klasetan egiten duzun. Lehena, lehentasunezkoa, turista edo ekonomikoa.
  12. Zure erreserbaren kodea.
  13. Txartelaren egoera. OPEN: bidaiaren egun eta ordurik gabe. O.K.: itxita eta ados.
  14. Txartela erabiltzeko epe mugak.
  15. Txartela atera duen agentziaren izena eta kodea.
  16. Bidaiariak fakturatuta eraman dezakeen ekipajearen kilo kopurua.
Leiho berria Administrazio elektronikoa

Ohiko galderak

Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.

Leiho berria 10.000 € edo gehiago gainean daramazula bidaiatzen al duzu?
Leiho berria Laguntza eskatu

Telefono bidezko arreta: 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00 Entzuteko desgaitasuna

Jarrai gaitzazu hemen:

  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube