Eskubideak eta gomendioak
Erreklamazioak
Zer egin garraio kontratuan edo aireportuko zerbitzuetan hutsuneak ikusiz gero.
Eskubideak eta gomendioak: Erreklamazioak
Garraio kontratua
Zure garraio kontratua betetzean hutsuneak egon direla uste baduzu (atzerapenak, ekipaiak galdu edo hondatzea, aldaketak ordutegian, zerbitzuaren kalitate txarra, aurreikusi gabeko geldialdiak, etab.), erreklamazio gutun bat idatz dezakezu edo aire konpainiek eskuragarri dituzten erreklamazio orriak erabili.
Garraioa bakarrik kontratatu baduzu, zure erreklamazioa aire konpainiei zuzendu beharko diezu eta, bidaia konbinatua kontratatu baduzu, antolatzaile eta xehekariei (bidaia agentziak).
Legedia komunitarioaren eta Montrealgo Itunaren arabera, hegaldiaz arduratzen den aire konpainia ez bada aire konpainia kontratugilea bera, bidaiariak kexu edo erreklamazio bat aurkez diezaioke bietako bati.Txartelean aire konpainia baten izena edo kodea agertzen bada, hori da aire konpainia kontratugilea.
Aire konpainiek, bidaiariei erreklamazioak aurkeztea errazteko, erreklamazio orriak izaten dituzte normalean. Erreklamazio orri horiek informazio salmahaietan edo txartelak saltzeko salmahaietan egoten dira eta, horietan, kontratua egin duzun aire konpainiaren zerbitzuetan ikusi dituzun hutsuneengatiko erreklamazioa egin ahal izango duzu. Edonola ere, gogoratu, konpainiak erreklamazio orririk ez badu ere, aire konpainiari berari zuzendutako gutun baten bidez egin dezakezula erreklamazioa; edo, konpainiak horretarako aukera ematen badu, erreklamazioa helbide elektroniko bidez edo konpainiaren web orrialdearen bidez aurkez dezakezu.
Erreklamazioa argi, zehatz eta irakurtzeko moduan egin behar duzu, gertaturikoari buruzko datu zehatzak azalduz. Ez ahaztu zure datuak eta posta helbidea idaztea, aire konpainiak ahalik eta lasterren erantzun diezazun. Halaber, Aena Aeropuertos-en erreklamazio orriak ere erabil ditzakezu, aire konpainiak erreklamazio orririk ez badu.
Egindako erreklamazioaren bidez konpainiak egindako kalteen konponketa ez dela nahikoa izan uste baduzu, Justizia Auzitegietara jo dezakezu, konpainiari dagozkion erantzukizun eta kalte ordainketa posibleak zehatz daitezen.
Hegaldia baliogabetzea, ontziratzen ez uztea edo atzerapen handia
Ontziratzen uzten ez badizute, hegaldia baliogabetu egin bada edo atzerapen handia badu, eta hegaldiaren ardura duen konpainiak ez baditu bere eginkizunak betetzen, aurkez iezaiozu erreklamazio bat hegaldia egiteko ardura duen aire konpainiari.
Zentzuzko tarte bat igarotakoan konpainiaren erantzunik jaso ez baduzu edo jasotako erantzunarekin ados ez bazaude, eta, gainera, arazoa Espainiako aireportu batean edo beste herrialde batetik zetorren hegaldi batean gertatu bada eta konpainia komunitarioa bada, Sustapen Ministerioaren Estatuko Aire Segurtasun Agentziara (kontsulta Helbide interesgarriak) jo dezakezu. Zure erosotasunerako, Sustapen Ministerioko web orrialdean aurki ditzakezun formularioak erabil ditzakezu, http://www.mfom.es, aurrez konpainiari aurkeztu diozun erreklamazioaren kopiarekin batera.
Estatuko Aire Segurtasun Agentzia Espainian 2004ko otsailaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 261/2004 (2005eko otsailaren 17tik dago indarrean) araudia betetzen dela ziurtatzearen erantzulea da. Araudi horrek ontziratzea ukatu zaien edo beren hegaldia baliogabetu edo asko atzeratu den bidaiarien kalte ordainketa eta laguntzari buruzko arau komunak ezartzen ditu. Horretarako, beharrezko ikuskapenak egiten ditu eta, hala badagokio, konpainiak zigortzen ditu beren eginbeharrak ez betetzeagatik.
Aireportuko zerbitzuak
Aireportuetako informazio guneetan eskura dituzun Aena Aeropuertos-en erreklamazio orrien bidez, bai eta Aena Aeropuertos-en web orriaren (Administrazio electronikoa) bidez ere, era guztietako erreklamazioak, kexak edo iradokizunak egin ditzakezu: aireportuko instalazio eta zerbitzuei buruzkoak (garbiketa, informazio zerbitzua, etab.), hegaldiei buruzkoak eta haietaz arduratzen diren enpresa edo entitate ofizial eta komertzialei buruzkoak.
Kafetegi, jatetxe eta abarrei dagokienez, Ostalaritzako Liburu Ofiziala jartzen dute bezeroen eskura. Liburu hori erabil dezakezu erreklamazioa egiteko edo Aena Aeropuertos-en erreklamazio orriak ere erabil ditzakezu.
Kontuan izan erreklamazioak zerbitzuak hobetzen laguntzeko bitarteko eraginkorra direla.
Gogoratu erreklamazio bat aurkezteak, horretarako arrazoia edozein izanda ere, ez duela beste ekintza mota batzuk (judizialak edo administratiboak) egiteko aukera alde batera uzten, eta ez dituela ezarritako epeak mozten.
Erreklamazioa internet bidez egin nahi baduzu, Aena Aeropuerotos-en erreklamazio zerbitzua erabil dezakezu.
Ohiko galderak
Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.











