Eskubideak eta gomendioak

Atzerapenak 

Zer egin kontratatutako hegaldia atzeratzen edo bertan behera gelditzen bada.


Eskubideak eta gomendioak: Atzerapenak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 261/2004 Araudiak, otsailaren 11koak (2005eko otsailaren 17tik indarrean dagoena), guztiontzako arauak ezartzen ditu bidaiariei konpentsazioa eta laguntza ematerako orduan, hegazkinera igotzea ukatuz gero edo hegaldietan atzerapen handiak izanez gero.

Araudia ez da aplikatuko dohainik edo salneurri gutxitua duen txartelarekin bidaiatzen bada, zuzenean edo zeharka publikoaren esku ez dagoen txartela hain zuzen.

261/2004 Araudia honela aplikatzen da:

Baldin eta hegaldia irteten bada:

  • Erkidegoko aireportu batetik, edo
  • Baldin eta erkidegokoa ez den aireportu batetik irten -bertako araudiek konpentsazio eta laguntzak ez dituztenak- eta helmuga erkidegoko aireportuan badu eta hegaldia egin behar duen garraiolaria erkidegokoa bada.

Bidaiariak baldintza hauek bete behar ditu:

  • baieztatutako erreserba eduki behar du hegaldian, txartela eduki behar du (inprimatua edo elektronikoa) edo aire-konpainiak onartu duela adierazten duen bestelako frogaren bat, eta eskatutako baldintzen arabera eta aldez aurretik eta idatziz adierazitako orduan fakturazioan aurkezten bada, baita bitarteko elektronikoak erabiliz ere (ordurik jartzen ez badu irteera ordua baino 45 minutu lehenago izango da gutxienez), edo
  • erreserba zuen hegalditik beste hegaldi batera aldatu dute.

Eta ondorengo atzerapenaren ondorioa jasan badu aurreikusitako irteera orduari dagokionez:

  • 2 ordu edo gehiago 1.500 kilometro edo gutxiagoko hegaldi guztietan, edo
  • 3 ordu edo gehiago 1.500 kilometro baino gehiagoko erkidegoko barruko hegaldi guztietan eta 1.500 eta 3.500 kilometro arteko bestelako hegaldietan, edo
  • 4 ordu edo gehiago aurreko ataletan azaltzen ez diren hegaldietan.

Hegaldia egin behar duen aire-garraiolariak ondorengo atalean adierazitako laguntza eskainiko dizu: Gainerreserbako "Arretarako Eskubidea". Baina hotel batean ostatu eta aireportuaren eta ostatu hartzeko lekuaren arteko garraioa emango dizu baldin eta aurreikusten den hurrengo hegaldia gutxienez aldez aurretik iragarritako orduaren ondorengo hurrengo egunean bada.

Atzerapena gutxienez 5 ordukoa bada, aire-konpainiak bidaiariari 7 egunen barruan txartela erosteagatik ordaindu zuen kopuru berbera emango dio, egin ez duen bidaiaren zatiari dagokiona (hau da, hegan ez egitea erabakitzen badu), eta egin duen bidaiari dagokiona, hegaldia egiteko arrazoirik ez badago bidaiariaren hasierako planen arabera, eta, egokia bada, itzulerako hegaldia emango dio hasierako irteera lekura ahalik eta azkarren.

Atzerapenagatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ez dago jasota 261/2004 (EE) Erregelamenduan. Hala ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak epaia eman zuen 2009ko azaroaren 19an C-402/07 eta C-432/07 kasuei buruz. Epai horren arabera, atzerapen-kasu zehatz batzuetan, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea argudiatu ahal izango da, 261/2004 (EE) Erregelamenduko 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Bidaiariak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, azken helmugara hiru orduko edo gehiagoko atzerapenarekin iristen bada, hau da, aire konpainiak hasieran aurreikusitako iritsiera-ordua hiru orduz edo gehiagoz atzeratzen bada.

Bestalde, Montrealgo Hitzarmenean ere jaso da aireko garraioa erabiltzen dutenek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dutela. Hitzarmen horretan xedatutakoaren arabera, Europar Batasuneko aire konpainia (edo Europar Batasunetik kanpokoa, Montrealgo Hitzarmenean ezarritakoarekin bat etorriz jarduten bada nazioarteko garraioan) izango da bidaiarien aire garraioan izandako atzerapenek eragindako kalteen erantzulea. Halaber, atzerapenek kaltetutako bidaiarientzako kalte-ordain automatikorik ez badago ere, erantzukizunaren gehieneko zenbatekoa honako hau da: 4.694 igorpen-eskubide berezi (DEG) bidaiari bakoitzeko.

Igorpen Eskubide Berezia Nazioarteko Diru Funtsak definitzen duen unitatea da, eta bere balioa moneta batzuen zenbateko jakinen batuketa da: Estatu Batuetako dolarra, euroa, Japoniako yena eta libra esterlina. Nazioarteko Diru Funtsean dolarraren balio eguneratua kontsulta dezakezu (www.imf.org). Eurotan duen baliokidetasuna jakiteko, berriz, kontsultatu Espainiako Bankuaren web orria: (www.bde.es).

Nolanahi ere, aire konpainia ez da atzerapenak eragindako kaltearen erantzule izango baldin frogatzen bada kaltea saihesteko arrazoizko neurriak hartu dituela edo neurri horiek hartzea ezinezkoa izan zaiola.

Kalte-ordain hori erreklamatzeko aire-konpainiara jo behar duzu. Eta erantzunik jasoko ez bazenu edo erantzunarekin ados ez bazeunde, eskumena duten auzitegietara jo dezakezu.

Leiho berria Administrazio elektronikoa

Ohiko galderak

Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.

Leiho berria 10.000 € edo gehiago gainean daramazula bidaiatzen al duzu?
Leiho berria Laguntza eskatu

Telefono bidezko arreta: 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00 Entzuteko desgaitasuna

Jarrai gaitzazu hemen:

  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube