Ekipajea

Eskuko eta fakturatutako ekipajea 

Bidaiariak berarekin eraman dezake ekipajea kabinan eta hegazkineko sotoan.


Ekipajeak: Eskuko eta fakturatutako ekipajea
Artxibo erantsiak...

    Aireportura joan aurretik, galdetu aire konpainiari fakturatutako ekipajea eta eskuko ekipajea garraiatzeko ezartzen dituzten gehiegizko neurri eta pisu zehatzak.

    Aireontziaren kabinan, bidaiariak eskuko ekipaje moduan pisu eta bolumen gutxiko gauza jakinak eramatea onartzen da (puntarik gabeko euritakoak, eskuko poltsa, argazki kamera, etab.), betiere txartelean adierazita egon daitezkeen neurri eta pisu jakinak gainditu gabe.

    Eskuko ekipajean debekatutako produktuak

    Segurtasun arrazoiak medio, badaude aireontzi baten kabinan sar ezin daitezkeen zenbait objektu. Beraz, sotoko ekipajearekin fakturatu behar dira (baldin eta bere garraioa aireontziaren sotoan ere debekatuta ez badago). Debekatuta dauden objektuen artean honako hauek daude:

    • Likidoak: mugatuta dago erkidegoko aireportuetako segurtasun kontrolak pasatzerakoan bidaiariek berekin eraman dezaketen likido edo antzeko osaerako substantzien kopurua.
    • Su-armak eta armak, oro har.
    • Armak edo punta edo ertz zorrotza duten objektuak.
    • Tresna sendoak.
    • Substantzia leherkorrak eta sukoiak.
    • Substantzia kimikoak eta substantzia toxikoak.

    Debekatuta ez dagoen artikuluren batek susmoren bat sorraraziko balu, segurtasuneko langileek edozein bidaiariri uka diezaiokete hegazkineratze gunerako eta aireontziaren kabinarako sarrera.

    Kasu berezietan, bidaiari batek debekatuta dagoen artikuluren bat eraman dezake, baldin eta irteera aireportuko segurtasun sailari horren berri ematen bazaio eta sailak artikulu horren garraioa baimentzen badu. Aireontziko komandanteari ere bidaiariaren eta debekatuta dagoen artikuluaren berri eman beharko zaio.

    Nolanahi ere, debekatuta dauden artikulu edo artikuluak segurtasun baldintzapean garraiatu beharko dira.

    Eskuko eta fakturatutako ekipajeetan sar ezin daitezkeen produktuak

    Harrigarria badirudi ere, zenbait produktu, kaltegabeak diruditen arren, arriskutsuak izan daitezke hegazkinera ekipajearen barruan sartzen badira.

    Hegazkinak ez dira automobilak bezalakoak. Hegaldian zehar, tenperatura eta presio aldaketek eta aireontziaren mugimenduak berak likido batzuen ihesak edo gai batzuek su hartzea eragin dezakete. Horregatik, ez duzu zure ekipajean hurrengo produkturik eraman behar:

    • Lehergaiak (detonagailuak, espoletak, granadak, minak eta produktu piroteknikoak barne).
    • Gasak: propanoa, butanoa (campingerako gas-bonbona txikiak barne).
    • Likido sukoiak (gasolina eta metanola, margoak, disolbatzaileak, itsasgarriak eta pizgailuetarako kargak barne).
    • Solido sukoiak eta substantzia erreaktiboak (magnesioa, pospoloak eta pizgailuak, su-apainak eta bengalak barne).
    • Oxidatzaileak eta peroxido organikoak (lixibak eta urratzaileak barne)
    • Substantzia toxikoak edo kutsakorrak (arratoi pozoiak, kutsatutako odola).
    • Material erradiaktiboa (mediku edo merkataritza erabilerarako isotopoak barne).
    • Korrosiboak (ibilgailuentzako bateriak).
    • Erregaia izan duten motor piezak.

    Su armak garraiatu behar badituzu, irteera aireportuko Armen Esku Hartze Bulegora joan behar duzu, beharrezko baimena lortzeko. Armak enbalatuta joango dira, kutxatila egoki baten barruan, eta Armen Interbentzio Bulegoan itzuliko zaizkizu, helmugako aireportuan.

    Zenbait ekipo elektroniko, ordenagailu eramangarriak edo telefono mugikorrak esaterako, aireontziko sistemekin interferitu daitezke eta hegaldiaren segurtasunean ondorioak izan ditzake. Galdetu tripulazioari ea hegaldiak irauten duen bitartean erabil ditzakezun.

    Segurtasun atalean begira daiteke eskuko ekipaje edo fakturatutako ekipaje gisa garraiatzea debekatuta dauden artikuluen zerrenda: eskuko ekipajea eta fakturatutako ekipajea ataletan.

    Leiho berria Administrazio elektronikoa

    Ohiko galderak

    Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.

    Leiho berria 10.000 € edo gehiago gainean daramazula bidaiatzen al duzu?
    Leiho berria Laguntza eskatu

    Telefono bidezko arreta: 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00 Entzuteko desgaitasuna

    Jarrai gaitzazu hemen:

    • Twitter
    • Facebook
    • Youtube