Segurtasuna

AEBtarako hegaldiak 

Estatu Batuetara eta Puerto Ricora doazen hegaldietan aplikatu beharreko segurtasun-neurriak.


Segurtasuna: AEBtarako hegaldiak

Estatu Batuetara bidaiatu behar baduzu, sartu Transportation Security Administration-eko (TSA) web-orrian herrialde horretan aplikatzen diren segurtasun-neurrien berri izateko: http://www.tsa.gov.

Bidaia baimentzeko Sistema Elektronikoa

2009ko urtarrilaren 12tik aurrera Bisatu Salbuespen Programaren barnean dauden herrialdeetatik, Espainiatik barne, Estatu Batuetara bidaiatzeko beharrezkoa izango da elektronikoki bidaiatzeko baimena osatzea hegazkinera igo baino 72 ordu lehenago. Baimena, Ameriketako Estatu Batuetan lurra hartzean hegazkinean ematen zen "paper berdea" gisa ezagutzen zena ordezkatzen duena, ondoko web-orrian eska daiteke: https://esta.cbp.dhs.gov.

Bidaia baimentzeko Sistema Elektronikoaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, web-orri ofiziala bisita dezakezu: www.cbp.gov/travel edo Ameriketako Estatu Batuetako enbaxada Espainian:http://www.embusa.es. Hala ere, edozein zalantza edo informazio gehiagorako, zure aire-konpainia edo garraio-agentearekin hitz egin dezakezu.

Eskuko ekipajean likidoak garraiatzea

Estatu Batuetako Segurtasun sailak eskuko ekipajean likidoak, gelak edota aerosolak garraiatzea baimentzen du, baldin eta litro bateko edukiera duten poltsa gardenetan eramaten badira (poltsa bat bidaiari bakoitzeko) eta ontzi bakoitzak 100 mililitroak gainditzen ez baditu. Arau hori Europako Erkidegoan dagoen bera da: poltsa bat baino ez bidaiari bakoitzeko.

Aire-konpainiak, hegazkinera igotzerakoan, bidaiariak mia ditzake neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Era berean, aire-konpainiak erabaki dezake botikak edo dieta berezietarako (umeentzako janaria barne) ez diren likidoak kentzea, bidaiariaren eta bere ibilbidearen arabera.

* Likido izen generikoen barruan, gelak, aerosolak, pastak, fluidoak eta antzeko substantziak daude.

Aireportuetan likidoak erostea

Erkidegoko aireportuetako dendetan egindako erosketei dagokienez, ez dago murrizketarik, baldin eta bidaiariek hegazkinera igotzeko eremuan egiten badituzte erosketak, hau da, segurtasun kontrolak igaro ostean.

Hala ere, likido horiek ez daude baimenduta Ameriketako Estatu Batuetako aireportuetako mugatutako eremuetan.Hori dela eta, Ameriketako Estatu Batuen barnean loturako hegaldirik egiten bada, Erkidegoko aireportu edo hegazkinen bateko duty free dendetan egindako erosketak eskuko ekipajean eraman beharko dira beharrezko segurtasun-kontrolak igaro aurretik. Immigraziotik igaro aurretik hori egitea gomendatzen dizugu.

Gai horrekin lotutako edozein informazio kontsultatzeko, bisita ezazu ondorengo esteka: www.tsa.gov/travelers/airtravel/assistant/duty_free_travel_alert.shtm.

Fakturatutako ekipajean litiozko bateriak garraiatzeko debekua

2008ko urtarrilaren 1etik, Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak fakturatutako ekipajean litiozko bateriak eramatea debekatzen du.Informazio gehiagorako, kontsultatu ondorengo esteka: www.tsa.gov/travelers/airtravel/assistant/batteries.shtm.

Leiho berria Administrazio elektronikoa

Ohiko galderak

Aireportuari eta hegazkin bidaiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzen ditugu.

Leiho berria 10.000 € edo gehiago gainean daramazula bidaiatzen al duzu?
Leiho berria Laguntza eskatu

Telefono bidezko arreta: 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00 Entzuteko desgaitasuna

Jarrai gaitzazu hemen:

  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube